DESCRIPCIÓN Arrosa kolorea, kolore polit bat bezala ikusten dugu: suabea, lasaia, arrisku gabekoa. Itxura horren atzean ordea, errealitate ezberdinak ezkutatu ahal dira, lehen begi kolpearen atzean, kolpekada bat ezkuta daitekeen bezala. Anger laukoaren 'Sedukzioaz' lana arrosa kolorez jantzita dator. Itxuragatik, azkar batean erakartzen du, baina erakargarriena, bere barnean gordetzen du. Musikalki bada norabide berririk, ahots joko fin, eta batez ere gitarren langintza ederrek, base erritmiko indartsuari laguntzen diote, kantu bakarrean ekaitz eta barealdiak tartekatuz. Musikari hitzen indarra gehitzen zaio, jendartea aztertzeko ikuspegi berezi batez kantua borobilduz. Arrosa oldarkor bilakatzeko gaitasuna izan dute, eta hori, bada zerbait.
TEMAS 1.- ofizioa ala afizioa 2.- farandularen xarma zuhurra 3.- ez gara geure baitakoak 4.- kosmetikoen lobbya 5.- iragankortasunaren inperioa 6.- gabon, eta zorte on 7.- ego-aldea 8.- beleen zeruari su 9.- goebbels tv 10.- soma