Anje Duhaldek (Arrangoitze, Lapurdi, 1950) euskal rockaren hastapenetan parte hartu zuen, Errobi talde mitikoa sortu baitzuen 70eko hamarkadan Mixel Ducau gitarristarekin. Akelarre plaza taldean zenbait urte igaro ostean, bakarkako ibilbide emankorra hasi zuen. AEBetako folk, blues eta rock doinuak eta euskal tradizioa uztartu izan ditu Duhaldek musikagintzan, baita Georges Brassens kantari frantziarraren ondarea berraztertu ere. Hizkuntzarekin eta herriarekin engaiaturiko kantaria da Duhalde, eta horrek zentsura arazoak ekarri dizkio zenbaitetan.
1.- Hemengo ta denetako (Duhalde, Jackson Browne)
2.- Uholde Errobia-ren hegitik (Anje Duhalde)
3.- Errobiari Haur denborako urteak (Anje Duhalde)
4.- Gogoetak (Anje Duhalde)
5.- Euskara (Oxobi, Anje Duhalde)
6.- Beste batekilan (Daniel Landart, Anje Duhalde)
7.- Prima eijerra (Herrikoia, Anje Duhalde)
8.- Herri adanik gabekoa (Anje Duhalde)
Jama Larreburu- Bateria, Vocal
J. Markos Juaristi- Bajo, Piano, Vocal
Jokin Melara- Violin
Anje Duhalde- Guitarra, Txirula, Vocal