PEDRO SOLER & BEÑAT ACHIARY 2000- PRES DU COEUR SAUVAGE
Puntuacion: 8 Estilos: Flamenco, Word Music
DESCRIPCION Beñat Axiari bilakatu da, zalantzarik gabe, Urriaren "izpirituaren" jarraitzaile zuzena. Ibilbide emankorra egin du eta Europan Euskal Herrian baino ezagunago da. Alde batetik, euskal tradiziotik hurbilago dauden diskoak ditu: Arranoa (Ocora, 1988), Ene kantu ferde ta urdinak (Elkar, 1989), Euskal kantak Ama-Lur abesbatzarekin grabatutako lana (EMI, 2001)... Bestetik, inprobisazioaren mundutik zuzenean edaten duten lanak ditu: Achiary, Carter, Holmes (CCAM, 1994); Ce n'est pourtant (L'Empreinte Digitale, 1996), Michel Doneda saxofoi jotzailearekin egindakoa; Leitza larrea (Agorila, 2000); La cité invisible: rencontre à Casablanca (Nord Sud, 2003), gwana musika, flamenkoa eta euskal kantaren arteko topaketa bitxia... Halaber, kolaboratu egin du Pedro Soler gitarristarekin (Près du coeur sauvage...), Etage 34 rock taldearekin (Etage 34)... Azkenik, bestelako hamaika ikuskizunetan ere parte hartu du -Emazte zuriaren bila ikuskizuna; Santa Kruz apaiza eta Juan Martin Pueyrredon pastoralak; Oihana auhenka ikuskizuna; Batekmila, antzerkia eta dantza uztartzen dituena...- eta bere nortasunaren arrastoa utzi du Axiarik.
TEMAS
1.- Tu infancia en Menton (Lorca, Axiari-Soler) 2.- Y después (Lorca, Axiari, Soler) 3.- Poema doble del lago Eden (Lorca, Axiari, Soler) 4.- Jantzi egokia, bai, baina (Artze, Axiari, Soler) 5.- Petites valses viennoises (Lorca, Axiari, Soler) 6.- Cántico espiritual (SJ de la Cruz, Axiari, Soler) 7.- Chant d'exil (Beñat Axiari) 8.- Seguiriya (Pedro Soler) 9.- Jauregi hotzean (Mirande, Axiari, Soler) 10.- Tío vivo (Lorca, Axiari, Soler) 11.- Nana-Arratia ibarreko (Herrikoia, Axiari, Soler) 12.- Sonnet (Góngora, Axiari, Soler) 13.- Xoxo beltz bat (Herrikoiak) 14.- ¡Son de negros en Cuba! (Lorca, Axiari, Soler) 15.- Ode maritime (Pessoa, Axiari, Soler) CREDITOS Pedro Soler- Guitarra Beñat Achiary- Vocal, Percusion