DESCRIPCION
Bost disko kaleratu ditu Berri Txarrak taldeak, eta oihartzun handia lortu du. Euskal rockaren barruan, egungo erreferentzia nagusietakoa da Lekunberriko (Nafarroa) hirukotea. Mugak gainditu, eta nazioartean lekua egin du, Eskuak-Ukabilak (Gor, 2001), Libre© (Gor, 2003) eta Jaio.Musika.Hil (Gor, 2005) diskoekin, batik bat. Hala Europan nola Amerikan eta Asian hazi eta hezi da Gorka Urbizu kantari eta gitarrista buru duen taldea.