DESCRIPCION
Emanaldiak eskaintzen bi urte pasatu eta gero, Gaztelupeko Hotsak zigiluak argitaratu zuen 'Biziago sentitzeak…' izeneko disko-liburua. Lan hartarako hainbat testu eta kantu berri sortu ziren, taldeak bidean izandako eboluzioaren erakusgarri. Era berean, hasierako hiru lagunez gain, bi kide gehiago ere bildu ziren proiektuaren inguruan: Jordi Serra eta (tamalez, goizegi itzali zaigun) Mikel Errazkin. 2007ko uda arte, guztira, Euskal Herriko nahiz Kataluniako ia 40 tokitan izan ziren Mugaldekoak: Beran, Gasteizen, Bilbon, Iruñean, Donostian, Irunen, Senperen, Durangon, Lleidan, Bartzelonan… Bide emankorra, beraz.