HISTORIAS DE ROCK



XABIER EUZKITZE - 2000 - ARGITZALETAN

2000- Argitzaletan
Xabier Euzkitze
2000- Argitzaletan
Puntuacion: 5
Estilos: Cantautor, Bertsolari

DESCRIPCION

Euzkitzek eta Goikoetxeak 2000. urtean hasi zuten bere erlazio artistikoa, 'Argitzaletan' diskoarekin. Orduan Xabierrek bere hitzekin sortutako dozena bat kanta grabatu zituen Joxan Goikoetxea, Iñaki Salvador eta Pascal Gaigne musikarien laguntzarekin. Emanaldi ugari eman dituzte Euzkitzek eta Goikoetxeak azken hamar urte hauetan, Euskal Herrian nahiz Amerikako Estatu Batuetako hainbat euskal etxetan. Pilota Bertsotan proiektua ere sortu zuten pilota eta bertsolaritzaren munduak uztartuz. Euzkitze, bertsolaria, kazetaria, euskaltzalea, kantaria, komunikatzailea.... Oraingoan Argitzaletan lan hartako hainbat kantuez gain beste batzuk ere izango dituzue entzungai emanaldi honetan. Euzkitzek berak sortutakoak edo bertsolaritzaren munduari keinu bat eginaz prestatutakoak. Joxan Goikoetxea, euskal musikagintzan betidanik oso aktiboa izan den artista da. Oso gazterik hasi zen hainbat kantari (Duhalde, Artola, Zubiria, Imanol, Ibañez eta Xabier Lete) eta talderi bere estilo bereziko laguntza eskaintzen akordeoia eta sintetizadoreen bidez.


TEMAS

1.- Ez Hadila kanbia
2.- Esker Onezko Balada
3.- Maisu Eta Lagun
4.- Kateetara Ohitua
5.- Sekula Hilko
6.- Kapi Txikia
7.- Geziak Hegan Dabiltza
8.- Baztan
9.- Emaiok
10.- Nor Ote?
11.- Etorkizun