DESCRIPCION
Yakuzi
2004- Ibai Lehorretan Itota
Puntuacion: 8
Estilos: Post Rock, Ambient, Noise
COMPRAR: https://amzn.to/2GKnpU7 Zerbait ari da aldatzen euskal musikan. Eta gauzak zeuden moduan, aldaketak hoberako behar du izan. Yakuzi bizkaitarrak ez dabiltza Miztura, Lisabö eta beste zenbaiten koordenadetatik urrun, baina modu berean oso diferenteak dira. Elkar lotzen dituen haria euren instrumentuekin daukaten gaitasuna izan daiteke, ez oso ondo jotzen dutelako (hori ere badute) baizik eta sortzen dituzten paisaia melodikoetan aurrera egiteko modua aurkitzen dutelako beti ito baino segundo bat lehenago. Sekuentzia batetik bestera erraz pasatzen dira, konturatzen zarenerako argiak eta dekoratuak beste batzuk dira, eta tentsioa desegiten den bakoitzean ohartzen zara minutuak daramatzazula ukabilak estuturik. Hitza ez da apenas azaltzen, baina Yakuzi (zenbait unetan Yakuza) taldeko lagunek oraindik oso ondo menderatzen ez duzun hizkuntzaren batean esaten dizkizute euren abestiak. Instrumentala? Ez nuke horrelakorik esango. Izatekotan, bere hizkuntza ez dakienari ere Muddy Waters-en diskoek emozioak sortzen dizkioten modu berean, alfabetatzen hasi berri garen mintzaira batean sortua.