ANGER

Anger
Formados en 1997 en Arrasate
ESTILOS: Metal, Post Hardcore
MIEMBROS:
Iban Morales, Arkaitz Biain, Beñat Unzueta, Ekain Zubizarreta

BIOGRAFIA

Arrasateko Musakola auzoan (errepublika independentea) jaio ginen talde bezala duela hamabost urte. Gutxi gora behera beste hainbeste genituen guk ere, musikaren zirrarak liluratuta eta musika sortzeko irrikaz. Urteak ez dira alferrik pasa, eta hamarkada eta erdi honetan bost lan kaleratzeaz gain, hiru digitudun kontzertu kopurua eskaintzeko aukera izan dugu. Aukera diogu, kontzertu bakoitza abentura txiki eta ezberdin bat izan baita, leku eta lagun ugari ezagutuz, eta batez ere gure sormena taularatuz. Izarretik gutxi eta bizarretik sasoiaren arabera asko, musika jale, zale eta sortzaileak (saiatuak behintzat) gara. Bizi dugun mundu eta jendarteak zeresana ematen duen zalantzarik ez daukagu, eta zeresan hori gure galbahetik pasatuz abesti eta diskoetan islatzen dugu.  Ahaztu baino lehen, gu Anger gara.


DISCOGRAFIA