CAPTAIN NEMO

Captain Nemo

BIOGRAFIA

Captain Nemo, 2000ko hamarkadan Donostian (Gipuzkoa) sortutako Rock taldea da. Bertako partaideak Eskoria-tza, Karkaxa, Heriotza eta Fist Fucking taldeetan aritutakoak dira. 2004ean, Lisabö taldeko Karlos Osinaga teknikari zutela, beraien lehen diskoa kaleratu zuten (Korrontearen kontra urpekari bat). 2005ean, Baionako Gure Irratiaren aldeko CD bilduma batean, 21 aulkiak abestia argitaratu zuten. 2007an, taldeak berak ekoiztutako 1280 Euskal Hiria diska kaleratu zuten. Bertan, Jotakie taldearen abesti baten bertsioa egiteaz gain, beste talde batzuetako partaideen laguntza ere jaso zuen, tartean Nuevo Catecismo Catolico taldeko Arturo Ibañezena.


DISCOGRAFIA