EZINEAN

Ezinean
Ezinean taldea, 2001. urte inguruan sortu zen, hardcore melodikoaren laguntzaz ondo pasatzeko asmotan. 2005 urtean kaleratua izan ez zen maketa batek izan zuen arrakasta medio, 2006 urtean heuren lehen diska kaleratu zuten. Lehen diska honek izan zuen harrera onaren erakusgai dira orduz gero eman zituzten ia 50 kontzertuak (Euskal Herrian nahiz EH-tik kanpo; Frantzia, Alemania), nahiz diska honek jaso zituen errekonozimentu ezberdinak (Gaztea sarietarako izendapena, Leioako Pop Rock lehiaketako euskara saria). 2007 urtean, lehen diskari zegokion kontzertu bira bukatu eta bigarren diskaren prestaketan sartzearekin batera, aldaketak izan ziren taldean. Oihan Lizasok denbora arazoengatik taldea utzi zuen eta laukote formatua mantendu asmoz Jon Regaño 'Zeke' hasi zen taldean. Diskaren prestaketa nahiz grabaketak iraun dituen sei bat hilabeteetan etxeko lanak ongi egin ondoren betiko freskura eta ideiei eutsiz bueltan da Ezinean.

DISCOGRAFIA:

2006- Ezinean
2008-
Zuretzat
2014-Berriz

Copyright © 2013 by "Erlantz-Bikendi"  ·  All Rights reserved  ·  E-Mail: erlantzbike@gmail.com



BIOGRAFIA



DISCOGRAFIA

  • 2013- SOCIAL