SOLTE

Solte
Santutxutik datorren taldea dugu Solte. Bertan garatu zuten proiektu hau 2006. urtetik gutxi gora behera. Orduz geroztik naiz eta hasiera baten aldaketa batzuk eman, makina ez da geratu. Taldea, barruan zeramatena ateratzeko ideiarekin jaio zen eta hori musikara trasladatzerakoan, pertsonalitatezko estilo baten isladatzen da. Hardcorea beste estiloekin (metal,rock,...) naturalki nahasterakoan, Haritz “Txipi” ahotsean, Aritza baterian, Jon “Tolo” gitarra eta koroetan eta Oskar “Txitxo” baxuan, haiek entzun ditzaketen estilo musikal ezberdinak antzeman daitezke. Bigarren gitarjole bat ere badute, Aingeru, hasieratik taldean egon dena, nahiz eta momentu honetan Frantzian espetxeraturik aurkitzen den. Hasiera baten soilik kontzertuak eskaintzen hasi ziren inongo grabaketarik eskuartean izan gabe, eta publikoaren interesa zela eta, 2011.urtean lehen estudioko lan luzea grabatu eta kaleratzeko erabakia hartu zuten hamabi kantuz osotutako “Distantzia nahikoa!” diskoa kaleratuz MusikHerriaren zigilupean. Bertan, euskal panorama musikaleko zenbait musikariren kolaborazioa izan zuten. Besteak beste, J.Sang (Ekon-Governors), Jon eta DJ Alf (MAK), Iñaki (Nuuk-At)…

2012.eko Abenduan, lan berezi edo diferente bat kaleratu zuten Taupaka elkartearen eskutik. Lau kantu berri, bideoklip bat eta sorpesatxoren bat ezkutatzen duen “EroAlea” . Lan guztiak, autoekoiztuak izan dira eta kultura herritarrona dela kontutan hartuta, Creative Commons lizentzia librearekin kaleratuak denon eskura egon daitezen.

DISCOGRAFIA:

2011- Distantzia Nahikoa


Copyright © 2013 by "Erlantz-Bikendi"  ·  All Rights reserved  ·  E-Mail: erlantzbike@gmail.com



BIOGRAFIA



DISCOGRAFIA

  • 2013- SOCIAL