HISTORIAS DE ROCK
2013- Da

ZEA MAYS
2013- DA



Puntuacion:8
Estilos: Rock Euskaldun

COMPRAR: https://amzn.to/2Svocd3

DESCRIPCION



Kanporako bidean barrua jo dutela diote Zea Mayseko kideek. Adarretatik heldu direla sustraietara. Tentazioa ere izan dute beren ibilbideko zazpigarren diskoari 1998an kaleratu zuten lehen estudioko lanaren izen bera jartzeko. Azkenean, ez dute egin, baina kasik-kasik. Iñaki Imaz 'Piti' gitarra jotzaileak azaldu du zergatik. 'Ezin genuen diskoa 'Zea Mays' deitu, lehen diskoa hala deitu genuelako, baina hori da disko hau: Zea Mays da. Eta horregatik jarri diogu izen hori: 'Da'. Taldearen musikaren ertz guztiak batzen dituelako. Hala sentitzen dute haiek. Beren musikaren adar guztiak ageri direla diskoko hamahiru kantetan.  Alderik dantzagarriena hasieran, alderik bareena erdian, eta baita alderik stoner eta basatiena ere amaiera aldera. Zea Mays osoa, alegia.

Taldeak berak ekoitzi du diskoa, baina bazen errezelorako arrazoirik. Lehen aldiz produktore artistiko batekin aritu dira lanean. Eta ez edozeinekin, gainera. Aurrez, The Cure eta Depeche Mode taldeen lanak ekoitzi dituen Dave M. Allen da diskoaren produktorea. Harekin batera aritu dira estudioan, eta hari utzi diote nahasketen ardura. Londresen duen estudioan. Hori izan da berrikuntza nagusia. Baina kanporako bidaia horretan beren buruekin egin dute topo. Aiora Renteriak dioenez, oraindik estudioan zebiltzala jendea urduritu egiten zen horrekin. 'Produktore batekin genbiltzala, eta gauza asko aldatuko zirela pentsatzen zuten. Baina kantak entzuten zituzten, eta ohartzen ziren ez zela hala: Baina ez dago aldaketarik eta! Hau Zea Mays da'.

TEMAS



1.-
Gaur
2.- Bi bihotz, bi ero
3.- Oihu
4.- Hurbil
5.- Da
6.- Irria
7.- Ilunetan
8.- Egiten dudan soinuak
9.- Vortex
10.- Kolpeka
11.- Magal dantzaria
12.- Prest
13.- Bi hildako

CREDITOS



Aiora Renteria-
Vocal
Asier Basabe-
Bateria
Iñaki Imaz "Piti"-
Guitarra
Ruben Gonzalez-
Bajo
Ekaitz Hernandez-
Bajo
Dave M. Allen-
Piano, Sintetizador, txistu
Jose Lastra-
Sintetizador
Lui Allen-
txistu